HABE liburutegia

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen oinarrizko helburua lortzeko, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea alegia, indarrean jarritakoen artean badago hizkuntza-gaietan espezializatutako liburutegia gizarteari eskaintzea.

habe-liburu-2009-001

Hala, HABE liburutegia biblioteka espezializatuta eta publikoa da; bestela esanda, irekia da eta edonork erabiltzekoa. Euskarri desberdineko dokumentuak biltzen ditu: liburuak, aldizkari-bildumak, material digitalak…

Hiru atal nagusitan banatuta dago: 

  • hizkuntzalaritza aplikatua (eleaniztasunaren alderdi didaktiko, soziologiko, psikologiko eta hezkuntzazkoak biltzen dituen atala)
  • euskal biblioteka, euskal produkzioa biltzen duena.
  • hizkuntzak irakasteko eta ikasteko materialez osatutakoa.

Eskaintzen dituen zerbitzurik nagusienak honako hauek dira: mailegu arrunta, biblioteken arteko mailegua, fotokopia-zerbitzua, informazio bibliografikoa eta bisita gidatuak. Katalogoari erreparatuta,  Absys-ek kudeatutako katalogo orokorra  jartzen da interesatuaren eskura. 

habe-liburu-2009-009

Maileguei dagokienez, zerbitzua baliatzeko bazkide-txartela egin behar da. Eskariak Donostiako egoitzara zuzendu behar dira baina mailegatutako dokumentuak HABEren Gasteizko eta Bilboko egoitzetan jaso eta itzul daitezke.

Iñaki Murua
i-murua at habe.org

Deja un comentario