HABE Interneten

Egun Interneten ez badazaude ez zarela esistitzen esan ohi da. Ez dakit hainbesteraino helduko den kontua, baina Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea badabil aspaldian itsaso zabal horretan.

habenet1Alde batetik, erakunderaren webgunea bera dugu, Jaurlaritzaren euskadi.net  atal gisa. Bertan informazio orokorra eskaintzen da,  hainbat lotura edo estekarekin batera. 

Baina gehiago ere badago, beharbada heziketarako aipagarriagoak direnak.

 

HABE ikasbil webgunean euskara ikasteko baliabideak eta informazioa dira nagusi. Besteak beste, bilatzaileaz gain, honako hauekin egingo du topo bisitariak:

  • ikasbilikas materialak on line
    • idatziak, entzungaiak eta  bideoak, irizpide didaktikoz katalogatuak, dokuteka izenburupean.
    • ariketak, ariketa-kateak edo sekuentziak, atazak deritzon esparruan.
  • baliabideak
    • hemen zenbait ikas-material dago, HABEk argitara emandakoak pdf formatuan edota euskalki-laginak  besteak beste.
    • Pixka bat esparruan, euskarara hurbiltzen denarentzako oinarrizko materiala dago.
    • Hemerotekan, berriz, HABEren argitalpenak daude, aldizkaria bera, esaterako.
    • Aisialdirako materiala: denbora-pasak, txisteak, errezetak, ipuinak…
    • Berriki aurkeztu genuen liburutegirako lotura.
  • informazioa:  euskaltegien eskaintza, azterketa-deialdien ezaugarriak, matrikulazio epeak… Eta euskarazko kultur emanaldi eta ekintzen berri ere emango du atariak, euskara-ikasleak bere beharrak direnak direla erabateko zerbitzua jaso dezan.

Bukatu aurretik, ez genuke ikasten.ikasbil ahaztu nahi: prestakuntzarako erabiltzen den esparru telematikoa, moodle ezagunean oinarrituta.

ikasten

Anuncios

Una respuesta a “HABE Interneten

  1. Gaurko saioan egin dituzuen ekarpenak:

    AISA Irudizko Hiztegian portugalera ere sartzea.

    – Euskalkiek alorrean bereziki, ekarpenak jasotzeko moduari erreparatzea edota lan horretan dihardutenekin (ahotsak.com esaterako) harremana aintzat hartzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s